'Gure basoak ezagutu' lelopean, mendi irteera antolatu dute larunbaterako

Aitziber Arzallus 2023ko eka. 21a, 12:14

Hernio mendia.

Errezilgo elizaren parean jarri dute hitzordua, larunbatean, 10:00ean. Hernio, Gazume, Pagoeta eta Izarraitz inguruetatik egingo dute ibilaldia

Naturkonek eta Lurgaiak antolatuta, eta Gure basoak ezagutu lelopean, mendi irteera egingo dute larunbat goizean, Errezildik abiatuta. 10:00etarako jarri dute hitzordua, Elizaren parean, eta ibilaldian parte hartzen duten herritarrei Hernio-Gazume, Pagoeta eta Izarraitz lotuko lituzkeen korridore ekologikoa ezagutaraztea izango da ekimenaren helburua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide