Akertxokoko udako ekintzetan izena emateko epea ireki dute

Nerea Uranga 2023ko eka. 19a, 17:57

Akertxoko.

Haurrentzako irteerak antolatu dituzte lau egunetarako, eta horietan izena emateko epea ekainaren 23ra artekoa da. Bestalde, ekainaren 26tik uztailaren 21era udalekuak egingo dituzte Errezilen.

Haurrentzako udako eskaintza prestatu dute Akertxokon, eta horietan parte hartu dutenek izena emateko epea ireki dute. 5 eta 8 urte artekoentzako eta 9 eta 11 urte bitartekoentzako prestatu dute eskaintza. Izena ekainaren 23ra bitartean eman daiteke Errezilgo udaletxean edota Akertxokon. Ekintzetan parte hartzeko hamar euro ordaindu beharko dira.

Honakoa da prestatu duten udako eskaintza:

  • Ekainaren 29an, 5 eta 8 urte bitartekoentzat, Azpeitiko igerilekura irteera. 11:30etik 19:30era.
  • Uztailaren 5ean, 5 eta 8 urte artekoentzat, ur jolasak. 16:00etatik 20:00etara.
  • Uztailaren 13an, 9 eta 11 urte bitartekoentzat, Azpeitiko igerilekura irteera. 11:30etik 19:30era.
  • Uztailaren 19an, 9 eta 11 urte artekoentzat, ibilaldia eta merienda erreka ondoan. 16:00etatik 20:00etara.

Udalekuak, ekainaren 26tik

Ekintza solteez gainera, haurrentzako udalekuak ere antolatu dituzte Errezilen. Ekainaren 26tik uztailaren 21era artean egingo dituzte. Beste urteetan bezala, astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan izango dituzte udalekuetako ekintzak, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Ostiraletan, ibilaldi edota irteeraren bat duten kasuetan, 09:00etatik 16:30era izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide