San Antonio jaietan murgilduta izan dira azken egunotan Errezilen, eta gau eta egun festa giroan ibili ondoren, herriko jai nagusiei agur esateko ordua iritsi zaie errezildarrei. Atzo gauean, sagardo eta pintxo dastaketa izan zuten, eta gaur eguerdirako berrartu dituzte ekintzak. 12:00etan, haurren dantza emanaldia izan da, eta ondoren, herriko haurren pilota txapelketaren finalak. Arratsaldean, berriz, 18:00etan hasita, herri kirol erakustaldia eskaini dute eskualdeko hainbat kirolarik. Amaitzeko, Lidia eta Itzeder trikitilarien saioa izan da. Horrenbestez, datorren urtera arte agurtu dituzte festak Errezilen.
(Argazkiak: Ihintza Elustondo eta Julen Labaka)