Errezilgo Trikiti Eskolako ikasleek antolatuta, atzo, ostirala, egin zuten bigarrenez Errezilgo trikiti jaialdia. Errezilgo San Martin elizaren azpian 180 ikus-entzule inguru elkartu ziren, eta haiek estilo askotariko doinuekin gozatzeko aukera izan zuten.
Jaialdian parte hartu zuten Eingo taldeak, Xabi Etxanizek eta Ainara Saizarrek, Manex Torrealdaik, Aitor Huizik zein Kattalin Zubizarretak eta Joseba Tapiak nahiz Iker Goenagak. Trikiti jaialdia amaitutakoan, trikipoteoa egin zuten Errezilgo kaleetan barrena. Antolatzaileek udalak eta Domusa Teknik lantegiak emandako laguntza eskertu zuten.
Argazkiak: Ibon Errazu