Joan den ostiralean Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa jokatu zuten Errezilen. Afaritan 50 bat lagun elkartu ziren Erniope elkartean, eta afalostean, saioa entzutera, beste batzuk gehiago ere bertaratu ziren; 60 bat lagun denera. Kantuan Beñat Zeberio, Jare Bengoetxea, Peru Alijostes, Egiar Otegi, Jon Mendiluze eta Izar Zelarain aritu ziren, Olatz Zuazubiskar gai jartzailearen aginduetara. Eta saioko irabazlea Zelarain izan zen, Oihana Aranguren, Zigor Leunda eta Iñigo Legorburu epaileek hala erabakita. Horrela, apirilaren 21eko finalera zuzenean sailkatu da Zelarain.
Txapelketako laugarren eta azken kanporaketa ostiralean jokatuko dute Amezketako Zazpi Iturri elkartean, eta han erabakiko da apirilaren 21eko finalean Lasturren arituko den seikoeta zein izango den. Amezketan, Danel Etxeberria, Lide Arregi, Nikola Iraola, Oihan Navarro eta Xuban Urdalleta arituko dira kantuan, eta saiorako txartelak eskuragai daude Bertsosarrerak.eus webgunean.