Bihar, martxoak 1, basoen aldeko zuhaitz landaketa egingo dute Errezilen. Urola Bizirik natur taldeak eta Lurgaia fundazioak antolatuta, 09:30ean abiatuko dira landaketa egitera Domusa Teknik lantegiaren aparkalekutik. Zuhaitz landaketan parte hartzeko prest dauden herritarrek info@lurgaia.org helbide elektronikora idatzi beharko dute izena emateko. Informazio gehiago eskuratu nahi duenak ere helbide horretara idatzi beharko du.