Errezilen ere entzun dituzte aurten Santa Ageda bezperako koplak eta doinuak. Zentral eolikoen kontrako Sañu Bizirik taldeak antolatuta, bi talde ibili ziren atzo santa eskean Errezilen. Goizean, plazatik abiatuta, herrigune inguruko baserrietan aritu ziren kantuan eta eskean. Arratsaldean, berriz, Txillarramendi bailarako baserrietara eraman zituzten koplak eta makil hotsak Sañu Bizirikekoek.