Saiaz gizarte zerbitzuetako mankomunitateak antolatuta esku lan tailerrak egiten dituzte Errezilen, asteazkenetan, 15:00etatik 16:00etara bitartean. Borondegi eraikinean dagoen liburutegian biltzen dira.
Hil honetan eta urtarrilaren erdira arte paper birziklatuarekin esku lanak egiten ari dira. Otsailaren erditik martxoaren bukaera arte, berriz, gantxiloa landuko dute. Izena emateko gizarte zerbitzuetara deitu behar da: 646 47 84 14 telefono zenbakira.