Errezilen, atzo –ostirala– jaso zuten Olentzeroren eta Mari Domingiren bisita, San Martin Herri Eskolan, eta gaur, Gabon egunez, Gabon eskean atera dira hainbat eta hainbat herritar, baserritar jantziak soinean zituztela. Bi taldetan banatuta atera dira errezildarrak eskean; batetik, Guraso Elkarteko kideak ibili dira kantuan, eta bestetik, txosnako gazteak.
Horrez gain, Errezilgo eguneko zentroan kantuan aritu ziren San Martin herri eskolako haurrak, joan den ostiralean.