Errezilgo Tipi Tapa taldea handitzen ari da

Nerea Uranga 2022ko urr. 21a, 15:59

Azken Tipi Tapa saioan Errezilera bizitzera joandako bizilagun berriei ongietorria egin die.

Saiaz gizarte zerbitzuetako mankomunitateak antolatzen duen Errezilgo Tipi Tapa egitasmoaren urriko saioa egin zuten atzo, ostirala. Herrira bizitzera joandako bizilagun berriei ongietorria egin zieten, eta elkarrekin egin zuten irteera, 10:30ean frontoitik irtenda. Antolatzaileek azaldu dutenez, handitzen ari da taldea.

Tipi Tapa egitasmoa 2019ko udazkenean jarri zuten martxan, anbulatorioko mediku eta erizainekin batera. Ondoren, pandemiaren eraginez, 2020ko otsailean etena izan zuen. Hala ere, 2021eko udazkenean berriro ekin zieten saioei, eta ordutik hilero egin izan dute, 10:30etik 12:30era artean. Ibilaldietan herriko adinekoez gainera, Errezilgo San Martin Herri Eskolako ikasleek parte hartzen dute. Tipi Tapa egitasmoan egiten dituzten ibilaldietan herriko historia, natura, animaliak… ezagutzen dituzte. Horrez gainera, belaunaldien arteko nahiz herriko bizilagunen arteko harremana sustatzen dute. Saioaren bukaeran, partaide guztiek hamaiketakoa egiten dute Borondegin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide