Julen eta Deñe musikariak entzuteko parada izan da Errezilen

Nerea Uranga 2022ko urriaren 1a

Katapulta Tour Gipuzkoa 2022ren barruan, eta Kulturazek antolatuta, kontzertu bana eskaini zuten atzo iluntzean Errezilgo zimitorioan.

Hileko azken ostirala izanik, pintxo-potea izan zen atzo Errezilen. Baina atzokoan bestelako osagai bat ere izan zuen pintxo-poteak; izan ere, Katapulta Tour Gipuzkoa 2022 zirkuituaren hitzordu bat hartu zuen Errezilgo zimitorioak. 19:00etatik aurrera, bertan bildutako herritarrek Julen eta Deñe musikarien kontzertuez gozatzeko aukera izan zuten, Kulturazek antolatuta. Eibarko eta Azpeitiko musikariek belaunaldi desberdinetako publikoa bildu zuten zimitorioan.

Katapulta Tour Gipuzkoa musika eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide