Deñe eta Julen musikariek kontzertua eskainiko dute irailaren 30ean Errezilen

Nerea Uranga 2022ko irailaren 27a

Katapulta Tour Gipuzkoa 2022 zirkuituaren barruko musika emanaldia izango da ostiralekoa. Doan da, 19:00etan, Errezilgo zimitorioan.

Ostiralean, irailaren 30ean, Katapulta Tour Gipuzkoa 2022ko zirkuituaren barruko kontzertuak izango dira Errezilen. Bi musikari gaztek eskainiko dute ostiraleko musika emanaldia, Deñe azpeitiarrak eta Julen eibartarrak. Saio bana eskainiko dute, 19:00etan hasita, Errezilgo zimitorioan. Kontzerturako sarrera doan izango da.

Katapulta Tour Gipuzkoa musika eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide