Errezilen Aishe zerbitzuaren ordutegiaz galdetegia helaraziko diete gurasoei

Nerea Uranga 2022ko irailaren 16a

Aisialdiko hezitzaile zerbitzuaren egunak galdetegian jasotako erantzunen ondoren erabakiko dituzte. Gero, zerbitzua irekiko dute.

Errezilen Aishe aisialdiko hezitzaile zerbitzua jarri dute martxan. Udan haur eta nerabeekin hainbat ekintza egin ondoren, atzo gurasoekin bildu ziren Andrea Murua aisialdi hezitzailea eta Saiaz gizarte zerbitzuetako ordezkaria Borondegin. Zerbitzu berriaren inguruko informazioa eman zuten bileran, eta gurasoen zalantzak argitu zituzten.

Oraindik ez dute finkatu zerbitzua noiz irekiko duten haur eta nerabeentzako. Baina zehaztu dute asteko egun bat nerabeei zuzendutakoa izango dela, eta beste bi egun haurrei eskainiko dizkietela. Gainerako orduak gizarte zerbitzuetatik sortutako beharrei erantzuteko erabiliko ditu hezitzaileak. Zerbitzua zabaltzeko eguna finkatu aurretik, Errezilgo gurasoei galdetegi bat bidaliko diete, haiek aukera dezaten zein egun eta ordu datozkien ondo. "Era horretan, ahalik eta jende gehienak parte hartzea nahi dugu", azaldu du Andrea Murua aisialdiko hezitzaileak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide