Saiaz gizarte zerbitzuetako mankomunitateak pilates ikastaroa antolatu du Errezilen urriaren 3tik maiatzaren 29ra bitartean. Astelehenetan izango dira saioak, 15:00etatik 16:00etara, Borondegin. Ikastaroaren prezioa 120 euro izango da (hilean 15 euro), eta Aiora Badiola ariko da irakasle. Izena Errezilgo udaletxean eman behar da irailaren 29a baino lehen.