Ikasturte berriarekin batera, Errezilen adinekoen ekintzak martxan jarri ditu Saiaz gizarte zerbitzuetako mankomunitateak. Adinekoentzako dinamizazio taldea gaur, osteguna, eta irailaren 20an bilduko da 15:00etatik 17:00etara, Borondegin. Tipi Tapako lehen saioa, berriz, irailaren 22an izango da, 10:30ean, udaletxe azpitik irtenda.