Ospatu dute iraileko igandeetako lehen erromeria Zelatunen

Nerea Uranga 2022ko irailaren 4a

Usadioari jarraituz, iraileko igandeetan erromeriak izango dituzte Zelatunen. Gaur egin dute aurtengo aurrenekoa.

Eguraldi ederrak lagunduta jende multzoa batu da gaur Hernioren magalean, Zelatunen. Ohiturari segituz, iraileko igandeetako aurtengo lehen erromeria egin dute Zelatungo borden inguruan. Aitziber Arruabarrena eta Haritz Erasun trikitilariek jarri dute musika, eta dantzara animatu denik ere izan da.

Hil honetako datozen hiru igandeetan ere ez da erromeriarik faltako Zelatunen. Honako trikitilariak ariko dira erromeria girotzen:

  • Irailak 11: Laja eta Lutxurdio.
  • Irailak 18: Ansorregi eta Larrañaga.
  • Irailak  25: Izer eta Alabier.

(Argazkiak: Ihintza Elustondo)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide