Erromeriazaleak eta mendizaleak elkarren eskutik hartuta ibiliko dira berriro aurten Zelatunen. Aurten bai, ohi bezala ospatu ahalko dituzte iraileko igandeetako erromeriak Hernio magaleko zelaietan. Eta aurten bai, erromeria horien atariko, San Joan Txiki eguneko festa ospatu dute gaur bertan Zelatungo bordetan. Borda bakoitzak bere trikitilariak jartzen ditu gaurko egunez, eta horrela, bertan bazkaldu eta ondoren musikaz eta dantzaz gozatzera jende ugari igo da gaur Zelatunera. Goiko bideoan, Aizpurutxo eta Itzeder bikoteak Antonioren bordaren atarian eskainitako saioaren une txiki bat ikus daiteke.
Gaurko festaren ondotik, datorrenean hasita, iraileko igande guztietan ospatuko dituzte erromeriak Zelatunen. Hau da igande bakoitzean erromeria girotzen ariko diren trikitilarien zerrenda:
- Irailak 4: Aitziber Arruabarrena eta Haritz Erasun.
- Irailak 11: Laja eta Lutxurdio.
- Irailak 18: Ansorregi eta Larrañaga.
- Irailak 25: Izer eta Alabier.
Hemen, berriz, gaur bazkalondoan Zelatunen ateratako argazki batzuk (utzitakoak):