Herniopeko Zelatungo bordetan festa giroa nagusituko da bihar, abuztuaren 29an. Erromeria giroan San Joan Txiki eguna ospatuko dute Zelatungo bi bordetan. Hala, trikitilariak izango dira dantzarako gogoa dutenak gozarazteko. Antonioren bordan Aizpurutxo eta Itzeder trikitilariak ariko dira.
Datorren igandean, berriz, iraileko igandeetako Zelatungo erromeriak hasiko dituzte. Hona hemen igande bakoitzean ariko diren trikitilariak:
- Irailak 4: Aitziber Arruabarrena eta Haritz Erasun.
- Irailak 11: Laja eta Lutxurdio.
- Irailak 18: Ansorregi eta Larrañaga.
- Irailak 25: Izer eta Alabier.