Errezilgo Akerra ehiza eta arrantza elkarteko kideek urteko batzar nagusia egin zuten joan den larunbatean, eta horren harira, binakako mus txapelketa jokatu zuten bazkideek. Eugenio Ibartzabal eta Inixio Txanpardin izan ziren irabazleak. Batzarrean bazkide ugari elkartu ziren, eta besteak beste, 2021eko diru kontuak eta balantzea onartu zituzten. Batzarra amaitzean, bazkaria ere egin zuten, zimitarioan.