Beertoki elkarteak antolatuta, Errockmeria musika jaialdia egin zuten atzo, igandea, lehen aldiz Zelatunen. Iraileko ohiko erromeriarik ez, baina musikak hartu zituen parajeak. Izan ere, Mara, Petra, Sofa eta Patxuko Nice taldeek eskaini zituzten kontzertuak, eta giro aparta izan zen. Eguraldia ere apartekoa izan zen atzo, eta askok Herniora igotzeko aprobetxatu zuten eguna.
Honako lotura honetan ikus daitezke Tolosaldeko Atariak atzo Zelatunen ateratako argazkiak.