Errezilgo sanantonioetako pentatloi erakustaldia, bideoan

Urtzi Oteiza 2022ko ekainaren 21a

Joan den igande arratsaldean, festen azken txanpan, Beheko Plazan egin zen herri kirol ikuskizuna osorik jaso du Erlo Telebistak bideo honetan.

Hamar kirolarik hartu zuten parte pentatloian, bi taldetan banatuta; herri kiroletan punta-puntan ibiltzen direnak eta beste kiroletan aritzen direnak, beteranoak eta gazteak, nahasian, eta gehienak herrikoak. Saioko argazkien bilduma ere ikus daiteke webgune honetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide