Altxorraren bila ibili dira Errezilgo gaztetxoak San Antonio jaien bigarren egunean

Anartz Izagirre 2022ko ekainaren 17a

Talde txikietan banatuta, Errezilgo gazteek ezkutatutako pistak topatzen aritu dira herriko gaztetxoenak hainbat txokotan. Triki-poteoarekin eta herri afariarekin jarraituko du festak Errezilen.

Errezilen joan den astelehenean, San Antonio egunean, hasi ziren festak ofizialki, eta gaur, ostirala, haurren jolasekin berrekin diete ekintzei. Talde txikietan banatuta, altxorraren bila ibili dira herriko gaztetxoak, herriko gazteek ezkutatutako pistak topatzen. Horren ondoren, txokolatada egin dute, eta arratsaldean jarraituko du festak; izan ere, triki-poteoa izango da herriko gazteen eskutik, 19:00etan hasita. Ondoren, berriz, herri afaria egingo dute, 21:00etan, eta gauerdian gaztetxoen dantza emanaldia eta Iratzarren erromeria izango dira.

Hona hemen San Antonio jaien asteburuko egitaraua:

Gaur, ostirala

  • 19:00. Triki-poteoa herriko gazteen eskutik.
  • 21:00. Herri afaria.
  • 00:00. Gaztetxoen dantza emanaldia.
  • Ondoren, Iratzarren erromeria.

Bihar, larunbata

  • 14:30. Bertso bazkaria, Letea jatetxean. Bertsolariak: Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin.
  • 17:00. Puzgarriak.
  • 20:30. Sagardo eta pintxo dastaketa.
  • 23:00. Obaneukeren erromeria.

Etzi, igandea

  • 12:15. Herriko haurren euskal dantza erakustaldia.
  • 17:30. Gaztetxoen esku pilota txapelketa.
  • 18:30. Pentatloia, Beheko plazan.
  • Ondoren, trikitilariak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide