Txupinazoa botata, San Antonio jaietan murgildu dira errezildarrak

Ihintza Elustondo 2022ko ekainaren 13a

Herriko haurrek suziriak bota dituzte gaur Errezilen, ohi baino beranduago egingo dituzten festei hasiera emateko. Ondoren, hamaiketakoa izan da, trikitilariek girotuta. Haurrek poniekin jolasteko aukera ere izan dute.

Asteburuan Eskola Txikien Festarekin motorrak berotu ondoren, gaur hasi dituzte San Antonio festak Errezilen, ohi baino beranduago. San Antonio eguna da gaur, eta jende ugari bertaratu da festen hasierako ekitaldira. Lehenik, 11:00etan hasita, meza egin dute, eta ondoren, suziriak bota dituzte herriko haurrek. Jarraian, hamaiketakoa egin dute Lidiak eta Itzederrek girotuta, eta gaztetxoek abereekin jolas egiteko aukera izan dute, Lopene ganadutegiaren eskutik. Arratsaldean, 19:00etan, pintxo poteoa izango da. 

Ostiralean jarraituko dute festarekin. Hona hemen egitaraua:

Ekainaren 17a, ostirala

  • 16:30. Ume jolasak.
  • 19:00. Triki-poteoa herriko gazteen eskutik.
  • 21:00. Herri afaria.
  • 00:00. Gaztetxoen dantza emanaldia.
  • Ondoren, Iratzarren erromeria.

Ekainaren 18a, larunbata

  • 14:30. Bertso bazkaria, Letea jatetxean. Bertsolariak: Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin.
  • 17:00. Puzgarriak.
  • 20:30. Sagardo eta pintxo dastaketa.
  • 23:00. Obaneukeren erromeria.

Ekainaren 19a, igandea

  • 12:15. Herriko haurren euskal dantza erakustaldia.
  • 17:30. Gaztetxoen esku pilota txapelketa.
  • 18:30. Pentatloia, Beheko plazan.
  • Ondoren, trikitilariak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide