Bilbora txangoa egin dute Errezilgo eta Beizamako hainbat emakumek, Saiazek antolatuta

Anartz Izagirre 2022ko ekainaren 1a

Albizturgo eta Bidania-Goiazko herritarrekin batera egin dute ibilaldia Errezilgo emakumeek. Saiaz mankomunitatearen II. Berdintasun Planaren barruko ekintza izan da.

Joan den larunbatean, maiatzak 28, Bilbora ibilaldia egin zuten Saiaz mankomunitatea osatzen duten Beizamako eta Errezilgo udalerrietako hainbat emakumek. Albizturgo eta Bidania-Goiazko emakumeekin batera egin zuten txangoa, eta Saiazen II. Berdintasun Planaren barruko ekintza izan zen. Irteera horren helburuak "lau herrietako emakumeen arteko saretzea" eta "belaunaldi desberdinetako emakumeen esperientzia trukaketa" izan direla nabarmendu dute mankomunitateko kideek. Emakumeen historian zehar "Bilbon egin duten ekarpena" nolakoa izan den jakin ahal izan zuten bisitariek txangoan, gida baten laguntzarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide