'Kerik gabeko gazteak' lehiaketa irabazi dute Errezilgo San Martin herri eskolako ikasleek

Maialen Etxaniz 2022ko ekainaren 1a

Errezilgo San Martin herri eskolako 3. zikloko ikasleek Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak sustatutako Kerik Gabeko Gazteak (KGG) programako lehiaketa irabazi dute. San Martin eskolako ikasleek atzo, Tabakoaren Aurkako Nazioarteko Egunean, jaso zuten saria Donostian (Gipuzkoa). Errezilgo gaztetxoek Txindokiko Itzala parkerako sarrerak eta autobusa irabazi dute sariari esker. 
 
Tabako Gabeko Euskadi programaren barruko ekimena da KGG egitasmoa, eta helburua da "biztanleria-talde guztiak tabako-kontsumoaren ondoriozko osasun-arriskuez informatzea eta sentsibilizatzea"

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide