Argindeik irabazi du Errezilgo asto proba

Nerea Uranga 2022ko maiatzaren 22a

Asto apustua jokatu dute gaur eguerdian Aizarnazabalgo Etxabek eta Errezilgo Argindeik Errezilgo probalekuan. Etxekoak etxean irabazi egin du.

Asto apustua jokatu dute gaur eguerdian Argindeik (Errezil) eta Etxabek (Aizarnazabal) Errezilgo plazako probalekuan. Errezilen gelditu dira jokoan izan dituzten 2.000 euroak. Bi apustulariek 600 kiloko asto harriarekin ordu erdiko lana osatu behar izan dute. Plaza gehien Argindeik egin ditu; 92 plaza, lau zinta, lau metro eta 50 zentimetro egin ditu errezildarraren astoak. Etxabe aizarnazabaldarraren astoak ere lan ona egin du, 91 plaza, zinta bat eta 65 zentimetro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide