Eguerdian igaro da Errezildik 22. Korrika

Nerea Uranga 2022ko apirilaren 8a

12:30 pasatxo zirenean iritsi da 22. Korrika Errezilera. San Martin Herri Eskolako ikasle, guraso eta irakasleek egin diote harrera Errezilgo udaletxearen aurrean euskararen aldeko aldarriari. Ekainaren 12an herrian ospatuko duten Eskola Txikien Jaiaren aldeko leloarekin egin dute beren kilometroa, lekukoa hainbat ikasleren artean emanaz. Handik Azpeitirako bidea hartu du 22. Korrikak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide