Itzali dute arratsaldean Errezilgo Semero mendian izan den sutea

Mailo Oiarzabal 2022ko urtarrilaren 14a

16:45ean jaso dute abisua ertzainek, eta 20:30 aldean lortu dute sutea guztiz amatatzea. Sastrakak erretzeko piztutako sua kontrolik gabe hedatzean gertatu da sutea, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Sutea izan da gaur arratsaldean Errezilgo Semero mendian, Bearriaga inguruan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, sastrakak erretzeko piztutako sua kontrolik gabe hedatzean gertatu da sutea. Ia lau orduz lanean aritu ondoren lortu dute suhiltzaileek sutea menderatzea, eta 20:30 aldean itzali dute guztiz.

Ertzaintzak UROLA KOSTAKO HITZAri jakinarazio dioenez, 16:45ean jaso dute sutearen abisua. Poliziak ez ezik, suhiltzaileak ere bertaratu dira Erdoizta gain aldean dagoen inguru horretara. Xebero Agirretxe Errezilgo alkateak azaldu du "otea eta harkaitzak" nagusi direla sua piztu den inguruan. Sua gehiago hedatuz gero inguruko pinudietara iristea izan dute kezka iluntzeko lehen orduetan, baina kalte larririk ez du sortu azkenean suteak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide