Igande honetan, abenduak 5, Errezil Sagarraren Azoka egitekoak ziren Errezilen, baina egungo osasun egoera dela eta, antolatzaileek azokaren eguna atzeratzea erabaki dute. Dena den, oraindik ez dute iragarri noiz izango den data berria.
Abenduko lehen igandean egin ohi dute Errezil Sagarraren Azoka, eta sagarrez zein sagarkiez osatutako produktuak egoten dira salgai bertan. Udalak zein Ibarbi Errezilgo Errezil Sagarren Kultur Elkarteak antolatzen dute azoka.