San Martin eguna azaroaren 11 izaten bada ere, aurten egitarau zabala antolatu dute Errezilen, eta gaur, igandea, jubilatuen bazkariarekin agurtu dituzte jaiak datorren urtera arte. Lehenengo, meza nagusia izan da 12:00etan, eta, ondoren, bazkari ederra egin dute. Hainbat jubilatu joan dira otordura, eta bertsolariek eta trikitilariek girotu dute jan-edanerako tartea. Horrenbestez, gaurko ekitaldiekin amaitu dira Errezilgo San Martin jaiak.