Euripean bada ere, gogotik egin dute korrika haurrek Errezilen

Ihintza Elustondo 2021eko azaroaren 14a

San Martin festetako egitarauaren barruan, haurren krosa jokatu dute goizean Errezilen. Ondoren, hamaiketakoa izan da parte hartzaile guztientzat.

San Martin jaietako egitarauaren barruan, haurren krosa egin dute gaur Errezilen. Normalean, helduen Kros Mistoarekin batera egin ohi dute ekintza hori, baina aurtengoan, umeen lasterketak jokatu egin dituzte. Adinaren arabera banatuta egin dituzte probak, eta euria eginagatik, giro ederra sortu da.

HH mailakoek itzuli bat egin diote elizari, eta Izaro Uzkudun eta Iup Riger nagusitu dira kategoria horretan. LH1 eta LH2 mailetakoek bi itzuli eman dizkiote elizari, eta haien artean, Laura Bereziartua eta Alain Uranga izan dira azkarrenak. LH3 eta LH4 mailakoek eskolari buelta bat eman behar izan diote, eta Izarne Agirretxe eta Eneko Zaldua izan dira irabazleak. LH5 eta LH6 mailakoek, berriz, elizari eta eskolari buelta bana eman dizkiote, eta Manex Uranga eta Iera Ibarbia izan dira garaile.

Lasterketak amaitzean, sari banaketa ekitaldia egin dute, eta ondoren, hamaiketakoa izan da parte hartzaileentzat.

Hurrengo astean, gehiago

Arratsaldean ere izango da zertaz gozatua Errezilen: hain zuzen ere, Bideak dokumentalaren emanaldia eta tertulia izango dira, Aritz Ganboa artzainarekin, eskolako gimnasioan. Hurrengo igandean, azaroaren 21ean, berriz, meza nagusia izango da 13:00etan, eta 14:00etan, jubilatuen bazkaria, bertsolariek eta trikitilariek girotuta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide