Teknologia pertsonengana hurbiltzeko ekimena martxan da Errezilen

Andoni Elduaien 2021eko azaroaren 10a

Saiaz mankomunitateak Auzotu izeneko ekimen berri bat jarri zuen martxan iaz, teknologia pertsonengana hurbiltzeko asmoz; izan ere, teknologia aukera moduan landu nahi dute. Atzo, asteartea, jarri zuten berriz ere martxan programa.

Mankomunitateak lan egiten duen herrietan antolatu edo sortu nahi dituzten ekintzak azaldu zituzten lehenik eta behin, eta aurrerantzean teknologia egokiena zein izango litzatekeen identifikatzeko lanean jardun zuten parte hartzaileek. Hurrengo saioa urtarrilaren 18an egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide