'Up' ikuskizunaz gozatu dute Errezilen

Maialen Etxaniz 2021eko azaroaren 3a

Kulturaz kooperatibak, Errezilgo Udalak eta Domusa teknikek antolatuta, adin guztietako herritarrek gozatu dute zirkoa eta umorea uztartzen dituen ikuskizunarekin.

Zirkoa eta umorea ardatz dituen Up! ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten astelehen arratsaldean Errezilgo frontoira bertaratu zirenek. Hain zuzen, Kulturaz kooperatibak, Errezilgo Udalak eta Domusa teknikek udazkenerako antolatutako egitarauaren barruan eskaini du Up! ikuskizuna Xabier Larrea clownak. Adin guztietako herritarrak bertaratu ziren frontoira, eta giro ederra sortu zen bertan. 

Argazkiak: Kulturaz kooperatiba. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide