Belamendi etxea bisitatu dute Errezilgo Tipi Tapa programako partaideek

Anartz Izagirre 2021eko urriaren 28a

Joan zen irailetik martxan da Errezilen Tipi Tapa programa, eta gaur, osteguna, Belamendi etxean izan dira partaideak. Saiaz mankomunitateko kideek adierazi dutenez, haurrekin batera naturaz gozatzeko aukera izan dute saioan adinekoek, eta baserriko tresna zaharretaz hitz egiteko aukera ere eduki dute Belamendikoekin. Bizi ohitura osasuntsuak sustatzea helburu duen programa da Tipi Tapa, eta urtebeteko geldialdiaren ostean, berriro ekin diete antolatzaileek saioei; gaur egin dutena, ikasturte berriko bigarren ekintza izan da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide