Reggae eta dub doinuz bete zuten Errezil Ital Erikek eta lagunek

Mailo Oiarzabal 2021eko urriaren 26a

Zapatuan kontzertua eman zuten, udazkeneko kultur eskaintza bereziaren barruan.

Errezilgo Udalak, Kulturaz kooperatibak eta Domusa Teknikek elkarlanean antolatutako udazkeneko kultur egitarauaren bigarren hitzordua izan zuten larunbat iluntzean Errezilgo Beheko plazan.

Musika, reggae eta dub doinuak, zehazki, ozen eta garbi entzun ahal izan ziren herrigunean, Ital Eriken eta haren lagun musikarien eskutik; Paula Bam Bam, Argizulo eta Beñaraks ere aritu ziren ikus-entzuleen aurrean, besteak beste. Gau giro hotza berotu zuten musikariek, bertaratu ziren zaleen gozamenerako.

Goiko argazkiak Kulturazen irudi bildumatik hartutakoak dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide