Erniarraitz elkarteak antolatutako Bertso Urtie egitasmoaren barruan, bertso afaria egin zuten atzo, ostirala, Errezilen. Letea jatetxean elkartu ziren dozenaka lagun, eta Iker Zubeldia eta Maialen Akizu arduratu ziren bertsotan aritzeaz. Giro onean egin zuten bertso afaria Letean, eta Itzeder eta Aizpurutxo trikitilariek hainbat pieza ere eskaini zituzten.