Ostiralean bertso afaria izango da Errezilen

Julene Frantzesena 2021eko urriaren 20a

Iker Zubeldia eta Maialen Akizu bertsolariak ariko dira kantuan. Afarira joan nahi dutenek oraindik eman dezakete izena, Letea jatetxera deituta.

Bertso Urtie egitasmoaren barruko beste ekitaldi bat izango da ostiralean. Hain zuzen ere, Errezilgo Letea jatetxean bertso afaria izango da, Iker Zubeldiarekin eta Maialen Akizurekin. Gainera, Itzeder eta Aizpurutxo trikitilariak ariko dira giroa alaitzen.

Oraindik eman daitezke afaritarako izena; hara joan nahi dutenek Leteara (943-71 28 87) deitu beharko dute. Afaria 25 euro ordaindu beharko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide