Errezilgo Udalak, Kulturaz kooperatibak eta Domusa Teknikek elkarlanean antolatuta, ekitaldiak egiten ari dira Errezilen. Guztira, hiru ekitaldi antolatu dituzte eta horietako bigarrena datorren larunbatean, urriaren 23an, izango da. Ital Erik musikariak reggae eta dub doinuak joko ditu Errezilen, 19:00etan hasita.
Aurrez aipatutako hiru eragileek Errezilen udazken honetarako antolatutako aurreneko ekitaldia urriaren 3an izan zen, ordukoan Hodei magoak bere ikuskizun berria eskaini zuen.
Hirugarren kultur ekintza azaroaren 1ean izango da, eta egun horretan Up! ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da, 17:00etan hasita.