Martxan da berriro Tipi Tapa programa Errezilen

Maialen Etxaniz 2021eko irailaren 30a

Bizi ohitura osasuntsuak sustatzea helburu duen Tipi Tapa egitasmoan parte hartu dute Errezilgo eskolako haurrek nahiz Osasun Zerbitzuetako eta Gizarte Zerbitzuetako kideek. Urriaren 28an egingo dute hurrengo saioa.

Geldiariaren ostean, martxan da berriro bizi ohitura osasuntsuak sustatzea helburu duen Tipi Tapa programa Errezilen. Giro ederrarekin egin dute paseoa egitasmora animatu diren adineko herritarrak, eskolako haurrek eta Osasun Zerbitzuetako eta Gizarte Zerbitzuetako kideek. Hilean behin egingo dute programaren barruko paseoa, eta hurrengo hitzordua urriaren 28rako jarri dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide