Errezilgo Udalak, Kulturaz kooperatibak eta Domusa Teknikek elkarlanean antolatuta, hiru ekitaldi izango dira udazkenean Errezilen. Horietako lehena igande honetan, urriak 3, izango da; Hodei magoak bere ikuskizun berria eskainiko du herrian, 17:00etan hasita. Magia klasikoa modernoarekin uztartzen du Hodeik, eta, besteak beste, asmakizun imajinaezinak, hainbat zatitan mozten diren gorputz atalak eta publiko osoak parte-hartzen duen joko handia ikus daitezke emanaldian.
Beste bi kultur ekintzak urriaren 23an eta azaroaren 1ean izango dira. Batetik, Ital Erikek kontzertua eskainiko du urriaren 23an, 19:00etan hasita; eta, bestetik, Up! ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da azaroaren 1ean, 17:00etan hasita.