Errezilgo VIII. Sagardo Txapelketa Herrikoia egingo dute urriaren 2an

Urola Kostako Hitza 2021ko ira. 22a, 10:40

20:30ean hasiko da afaria, eta sarrerak salgai daude dagoeneko, 30 eurotan, Borondegi tabernan edo herriko dendan. Frontoian egingo dute afaria, eta edukiera mugatua izango da.

Urtebeteko etenaren ostean, Errezilgo VIII. Sagardo Txapelketa Herrikoia egingo dute urriaren 2an, larunbatez, frontoian. Partaideek bertan afaltzeko, sagardoa  dastatzeko eta iritzia emateko aukera izango dute. 20:30ean hasiko da afaria, eta sarrerak salgai daude dagoeneko, 30 eurotan, Borondegi tabernan edo herriko dendan. Edukiera mugatua izango da.

Honako menu izango da afaritarako: patea Ezpeletako piperrarekin, urdaiazpikoa (Basatxerri), txorizoa, entsalada –tomatea, letxuga, tipulina, hegaluzea eta arrautza–, bakailaoa ajoarriero erara arrautza epelarekin, txuleta eta Idiazabal gazta sagar dultzearekin. Herrian bertan ekoitzitako sagardoek parte hartuko dute txapelketan; zehazki, honako baserri hauetako edariak dastatu ahal izango dira: Lasturreta, Irure Txiki, Umansoro, Estra Zaharra, Aritzeta Goikoa, Basabil, Mugarrieta, Agerre, Basabe, Aranguren, Busstin Zuri eta Ezama Enea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide