Agirretxe eta Intxausti podiumera igo dira Aramaioko Rallysprintean

Mailo Oiarzabal 2021eko irailaren 12a

Errezilgo gidaria eta Azpeitiko kopilotua sailkapen nagusiko hirugarrenak izan ziren atzo jokatu zen lasterketan. Ion Albizuri azkoitiarrak ere izan zuen saria FL mailan.

Gurutz Agirretxe gidari errezildarra eta Hodei Intxausti kopilotu azpeitiarra hirugarren sailkatu ziren atzo Aramaioko XX. Rallysprintean. Mattin Villaresek eta Jon Zozayak irabazi zuten Arabako lasterketa, eta Gorka Idigoras eta Raul Perez izan ziren bigarrenak.

Ion Albizuri kopilotu azkoitiarrak ere jaso zuen saria Aramaion; izan ere, Jon Zubeldia gidari abaltzisketarra eta bera izan ziren azkarrenak FL mailakoen artean. Aramaioko Rallysprintarekin batera hasi zen, bestalde, I. 206 Euskal Kopa, eta Egoitz Lizarralde eta Leire Odriozola azkoitiarrak bigarren postuan gelditu ziren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide