Aurten ere ez dute iraileko igandeetako erromeriarik antolatuko Zelatunen

Anartz Izagirre 2021eko abuztuaren 31

Koronabirusak eragindako pandemia dela-eta hartu dute antolatzaileek erromeriarik ez egiteko erabakia. Zelatungo bi txabolek antolatu ohi dute erromeria.

Urtero-urtero, Zelatungo bi txaboletako kideek antolatuta, erromeria izan ohi da Zelatunen iraileko igandeetan zein San Juan txiki egunean. Aurten, ordea, bigarren urtez jarraian erromeriarik ez antolatzea adostu dute horiek; COVID-19 gaitzak eragindako pandemia dela-eta hartu dute erabaki hori.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide