Saiaz mankomunitatea osatzen duten lau herrietako (Albiztur, Bidania-Goiatz eta Errezil) hogei emakumek Atxondora (Bizkaia) egunpasa egin zuten larunbatean. Udalerri horretako Amillena emakumeen kooperatiba ezagutzeko aukera izan zuten irteeran parte hartu zutenek. Saiazek azaldu duenez, "ingurumenaren zaintzarekin lotura" du Amillena elkarteak, eta bertan eta inguruan ekoiztutako produktuak eskaintzen dituzte beren dendan eta jatetxean. Mankomunitateak azaldu du Emakumeen Forotik emakumeen saretzea ari dira lantzen: "Garai zail hauetan elkarrekin egoteko behar handia dago, eta bailarako emakumeen saretzea helburu dauka Berdintasun saileko Emakumeen Foroak". Udazkenean jarraituko dute saretze lan horrekin ekintza gehiago antolatuz.
Atxondoko irteeran Emakumeen Forokoak. (Argazkia: Saiaz mankomunitatea).