Saiazeko emakumeentzat Atxondora egun-pasa antolatu dute

Julen Otaegi Leonet 2021eko uztailaren 9a

Saiaz mankomunitateak Atxondora irteera antolatu du biharko Errezil, Beizama, Albiztur eta Bidania-Goiazko emakumeentzat, elkar ezagutzeko helburuarekin. 10:00etan abiatuko dira autobusak, Albiztur, Bidania-Goiatz eta Errezilgo plazetatik pasatuz.

Saiaz gizarte zerbitzuen mankomunitateak Atxondora (Bizkaia) egun-pasa antolatu du biharko Errezilgo, Beizamako, Albizturgo eta Bidania-Goiazko emakumeentzat. Mankomunitatea osatzen duten lau herrietako emakumeak elkar ezagutzeko eta elkarrekin ekimenak egiteko helburuarekin egingo dute irteera. Atxondoko Arrazola auzoko benta bisitatuko dute; bertan dago Amillena emakumeen kooperatiba.

10:00etan abiatuko dira autobusak, Albizturgo, Bidania-Goiazko eta Errezilgo plazetatik igaroz. 11:30ak aldean, Arrazolako bentara iritsita, Amillenaren proiektua ezagutuko dute Saiazekoek. Bertako produktuak dastatzeko aukera ere izango dute. 14:00etan bazkaltzera joango dira, eta 16:30ean, autobusak hartu eta etxerantz abiatuko dira.

Parte hartu nahi dutenek aurretik eman beharko dute izena, saiaz@saiaz.eus helbide elektronikora idatziz edo 646 478 414 zenbakira deituz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide