Jende ugari elkartu du 'Auskalo zeinek jarriak' bertso saioak Errezilen

Maialen Etxaniz 2021eko ekainaren 21a

Unai Agirrek, Eñaut Agirrek eta Imanol Kamiok 'Auskalo zeinek jarriak' bertso saio musikatua eskaini zuten atzo Errezilen. Bertso Urtie egitasmoaren barruan antolatu zuen atzoko saioa Erniarraitz bertsozale elkarteak, eta jende ugari animatu zen Dantzalekura, emanaldiaz gozatzera.

Erniarraitz bertsozale elkartearen Bertso Urtie egitasmoaren barruan, bertso jarri musikatuak entzuteko aukera izan zuten atzo, igandea, Errezilera bertaratutako bertsozaleek. Unai Agirrek, Eñaut Agirrek eta Imanol Kamiok 18:00etan hasita Auskalo zenek jarriak izeneko bertso saio musikatua eskaini zuten atzo, eta jende ugari animatu zen  Dantzalekura, bertso saioaz gozatzera. Bertso jarri zahar nahiz berriak baliatuta osatu zuten saioa, kantu hutsa eta musikatua nahastuz.

Erniarraitzen Bertso Urtieren barruan Errezilen egindako bigarren saioa izan zen atzokoa; joan den urtarrileko Bertso Jasa izan zen aurrekoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide