Xabier Orbegozo Arria V.a aizkolari errezildarrak sei ordu baino gehiago behar izan zituen atzo, igandea, erronka amaitzeko. Ibarrako (Gipuzkoa) Emeterio Arrese plazan hasi zuen erronka, 08:00etan, eta iragarrita zituen lan guztiak 14:00etarako, sei orduren azpitik amaitzeko asmoa zuen. Errezildarrak sei ordu baino gehiago behar izan zituen, baina ez zenurrun ibili; izan ere, sei ordu, bost minutu eta 52 segundo behar izan zituen desafioa amaitzeko.
Argazkiak: Ibon Errazu