Xabier Orbegozo 'Arria V'.ak ekainaren 6an egingo du azken erronka

Aitziber Arzallus 2021ko mai. 16a, 16:02

Ibarrako Emeterio Arrese plazan hasi eta bukatuko du erronka. Sei orduz azpitik ehun kiloko bola hamar aldiz jasotzen, Tolosako Hiru Tontorrak mendi lasterketa egiten eta aizkorarekin hamar kanaerdiko ebakitzen saiatuko da errezildarra.

Xabier Orbegozo Arria V.a aizkolari errezildarrak plazak uzteko asmoa iragarri zuen joan den abenduan, baina kirol jardunetik erretiroa hartu aurretik erronka handi bat egingo zuela agindu zuen. Zegaman eta maiatzean izango zela aurreratu zuen orduan, baina pandemia tarteko, Ibarran eta ekainean izango da azkenean; ekainaren 6an, hain zuzen. 

Ibarrako Emeterio Arrese plazan hasiko du erronka, 08:00etan, eta leku berean bukatu nahi du sei orduz azpitik. Harriari helduko dio lehenik, korrika egingo du gero, eta aizkorarekin amaitu. Ehun kiloko bola hamar aldiz jaso ostean, Tolosako Hiru Tontorrak —Ernio, Uzturre eta Erroizpe— mendi lasterketa egingo du. 43 kilometroko luzera eta 5.600 metroko desnibel metatua ditu ibilbideak. Bukatzeko, aizkorarekin hamar kanaerdiko ebaki ditu Ibarrako Emeterio Arrese plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide