Azkoitian, Azpeitian eta Errezilen nekazaritzako ibilgailuen aldizkako ikuskapenak egingo dituzte maiatzaren 18an eta 19an

Andoni Elduaien 2021eko maiatzaren 3a

Bergarako IAT-ITVk jakinarazi duenez, maiatzaren 18an eta 19an, asteartea eta asteazkena, egingo dituzte Azkoitian, Azpeitian eta Errezilen nekazaritzako Ibilgailuen aldizkako ikuskapenak (IAT-ITV). Maiatzaren 18an, 09:00etan, unitate mugikorra Azkoitiko Ugarte Industrialdean egongo da. Egun berean, 13:00etan, Errezilgo Arostar aroztegian egingo dituzte ikuskapenak. Maiatzaren 19an, aldiz, Azpeitian izango da unitate mugikorra. 09:00etan, Loiolako tren geltokiaren parean egingo dituzte ikuskapenak, eta 13:00etan, Azpeititik Urrakira Errezilera daraman errepideko biribilgunearen ondoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide