Errezil sagarraren inguruko liburua plazaratu dute

Ihintza Elustondo 2021eko apirilaren 8a

Errezil sagarraren inguruko liburua kalean da: gaur aurkeztu dute Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean Ibarbi Errezil sagarra. Sagarren erregina izeneko lana. Tolosako Xibarit argitaletxeak kaleratu du liburua, Soroa bildumaren barruan. Aurkezpenean izan dira, besteak beste, Alvaro Bermejo liburuaren idazlea eta Joseba Urretabizkaia argazkilaria. Han izan dira, era berean, Xebero Agirretxe Errezilgo alkatea eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak.

Euskal Herriko produktuen inguruan hitz egiteko sortutako bilduma da Soroa, eta bilduma horretan kokatu dute Errezil sagarraren ingurukoa. Lana osatzeko, Errezil Sagarraren Elkartearekin jarri dira egileak harremanetan. Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Errezilgo Udalaren babesa izan du liburuak.

Gaur Donostian aurkezpen ofiziala eginda, sagarraren herrian, Errezilen bertan, aurkeztuko dute liburua igandean. 12:00etan egingo dute aurkezpena, pilotalekuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide